Euskara biziberritzeko indarrak batzeko asmoarekin, Ipar Euskal Herriko Plazarak eta Hegoaldeko Emunek mugaz gaindiko hitzarmena sinatu dute. Elkarlanerako itunak epe luzerako lankidetza ikuspegia landu nahi badu ere, bi erakundeek zehaztu dituzte 2025erako lehentasunak.
Dagoeneko aurreikusi dituzte aisialdian eta kirolean erakunde bakoitzak dituen praktikak elkarbanatzeko eta euskaldun kopuru txikia dagoen eremuetan euskararen erabileran eragiteko praktiken elkartrukerako beste mintegi bat.
Bi kooperatibak dira erreferente euskararen biziberritzean. 27 urteko ibilbidea dauka Arrasaten sortu eta Hego Euskal Herrian hedatutako Emun aholkularitzak. Lan mundua euskalduntzeko sortu zen kooperatiba, eta gai sozialak kudeatzen laguntzen die administrazio eta enpresei. Hala nola, euskara, genero berdintasuna, gobernantza edota enpresen gizarte erantzukizuna dira bere eragin arlo nagusiak, eta zehazki, liderra da Hego Euskal Herrian erakundeak euskalduntzeko euskara planetan.
Plazara berriagoa da. Orain dela zenbait urte Baionan sortutako kooperatiba da. Aurrez euskararen biziberritzean hainbat urtetako esperientziak metatutako bost lagunek sortutako proiektua da, zehazki, erdaldunentzat euskara hurbilago, euskaldunentzat presenteago eta egiturentzat praktikoago egiteko sortutakoa.
Esperientzien truketik haratago, euskararen biziberritzean dauden erronkei elkarrekin aurre egiteko konpromisoa hartu dute biek.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

