‘Bi arnas’ dokumentala ikusgai izango da ETB-1ean astearte honetan, 23.40ean hain zuzen ere. Lehen aldiz programatu du kate publikoak, Auzitegi Nazionalak bere protagonista, Iratxe Sorzabal, torturatua izan zela epai bidez onartu ondoren.
Sorzabalek jazotako tratu txar haien eraginaren gainean jartzen du fokua dokumentalak. Zehazki, gai horren gainean euskal presoa eta bere ama Mari Nieves Diezen artean sortu den isilune luzeari erreparatzen dio, gertatutakoa hain gogorra izanik ezin diotelako elkarri aipatu ere egin.
Paco Etxeberria forentsea, Serge Portelli epailea eta Nekane Txapartegi –hau ere torturatua– mintzo dira dokumentalean, Diez eta Sorzabalekin batera. Jon Mikel Elorz du zuzendari eta Kima Arzuaga produktore. Zinemaldian estreinatu zuten.
Izenburuari dagokionez, honako hau adierazia du Fernandezek: «Metafora bat genuen hasieratik, arnasarena, bi arnas horiena. Torturaren itolarri hori urarekin, itsasoarekin, lotzen da. Itsasoaren gogortasuna, olatuak harkaitzen kontra jotzea... arnas falta horren metafora badira. Eta bitxia da; Iratxeri ez genion hau esan, baina espetxetik audioa bidali zigunean itsasoaren metafora aipatzen du berak ere. Denak enkajatu du ia nahi gabe, izarrak lerratu izan balira bezala».
2023an urtean jada Kataluniako TV3 telebista publikoan emititu zuten ‘Bi arnas’. Horren ostean bertako herritarrei gutun publikoa idatzi zien Diazek, zenbait kontu nabarmenduz. Bere alabaren kasua ez zela gauza isolatua izan, tortura oso zabaldua egon delako, aipatzen zuen. Eta Estatu espainolak inoiz ez zuela onartuko erantsi zuen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

