
Alderdi Ederren urgentziazko agerraldia egin du larunbat honetan Gernika-Palestina herri ekimenak, eragile desberdinetako ordezkariekin batera (alderdiak, sindikatuak eta bestelako eragileak), Gazan «bonbardaketen areagotzeak eta laguntza humanitarioaren blokeoak eragin duten infernuarekin bukatzeko neurri zehatzak eta eraginkorrak eskatzeko».
«Palestinako ergoera guztiz larria da –azpimarratu dute–. Mundua sarraski bat, genozidio bat, herri oso baten suntsiketa ikusten ari da. Ezin gara inpotentzian erori, ezin dugu sarraski hau normalizatu».
Horren aurrean, ekiteko garaia dela nabarmendu du Gernika-Palestinak: «Isiltasuna eta ezer ez egitea ez dira aukera».
Hori dela-eta, planteatu dute, «nazioarteko aldarriekin bat eginez, Israel isolatzeko neurriak hartzea eta, larrialdi humanitarioari aurre egiteko, nazioarteko babesa lukeen konboi humanitario diplomatikoa abiatzea».
Era berean, erregimen sionistarekin harremanen ekonomiko eta militarrak etetea galdegiteaz gain, genozidioaren arduradunen kontrako zigorrak eskatu dituzte.
Ekainaren 1ean hurrengo zita, eta udarako prestatzen
Herri ekimenak adierazi du mobilizazioak direla «herritarrok injustiziei aurre egiteko dugun tresna boteretsua» eta «egoera krudel» honetan hura baliatzera deitu dute. Horregatik, heldu den igandean, ekainak 1, eguerdian, Alderdi Ederren bat egitera deitu dute.
Udarari begira ere «plan oso bat» antolatzen ari direla aurreratu dute, «jaietako testuinguruan eragileak genozidioaren kontrako aktore bilakatzeko, Palestinaren egoera agendan mantenduz eta larritasun humanitarioaren aurrean elkartasun ekonomikoa anolatzeko».

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo




