
Palestinaren Aldeko Suhiltzaileek Gipuzkoako Aldundiko parke guztietan eta Aldundiko egoitza nagusia den Jauregian Palestinako bandera jartzearen aldeko sinadura bilketa egin dute. Izan ere, lehen ere saiatu ziren banderak parkeetan jartzen baina kentzeko agindua eman zuen Diputazioak.
«Palestinarekin elkartasuna azaldu eta Israel burutzen ari den genozidio ankerra salatzeko saiakeran» Gipuzkoako Aldundiak erakutsi duen jarrera hori seinalatzeko eta jokabidea aldatzeko eskatzeko elkarretaratzea egin dute ostegun honetan suhiltzaile hauek Gipuzkoa Plazan, Aldundiaren egoitzan.
Ostegun honetan egindako elkarretaratzean Palestinako bandera handia erakusti dute Aldundiaren atarian. Mobilizazio horretaz gain, berriki egindako bilketan jasotako sinadura guztiak erregistratu dituzte eta, azpimarratu dutenez, Aldundiko Langile Baztorde eta gainerako langileen babesa izan dute beraien aldarrikapenean.
Gogorarazi dutenez, 2023an genozidioa hasi zenetik Aldundiko suhiltzaile etxeetan Palestinaren aldeko ekimen ezberdinak egin dira eta Hego Euskal Herriko beste suhiltzaile batzuek parkeetan bandera palestinarrak jarri zituzten. Hori izan zen Gipuzkoako Aldundiak banderak kentzeko agindua eman zuen momentua.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra



