
San Pedro, Bilboko Deustu auzokoa, Espainiako Estatuan preso egon zen lehenengo, 1991tik 1995era bitartean, prebentibo gisa. Ondoren, 1999an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, eta bost urte gehiagoko zigorra bete zuen. Hau amaitutakoan, 2004an espainiaratu zuten, eta ordutik hainbat espetxetan egon da preso: Herrera de la Mancha, Dueñas eta Basaurin. Guztira, beraz, 30 urte. Aspaldi egon behar zuen libre, beste estatu batzuetan, kasu honetan frantsesean, ezarritako kartzelaldiak deskontatzea agintzen zuen irizpide europarra iruzurtu izan ez balute.
2019an, bi lagunek istripua izan zuten Herreran, Pancorbo inguruko elurraren ondorioz, bisitatik bueltan zetozela.
Gaur goizean, beste euskal preso bat ere libre geratu da, urte askoko espetxealdiarekin (23): Angel Lopez Anta, Ortuellakoa. Kasu honetan baldintzapeko askatasuna lortu du.
Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez gauzatu da erabakia. Guztira 23 urte zeramatzan preso. 2023, urteko irailean hirugarren gradua eman zioten lege bidea ibili ondoren eta 2024ko maiatzetik baliabide telematikoen bidez bete ahal izan du auzitegi bereziek ezarritako zigorra.
Lopez Anta 2002an atxilotu zuten, ETAko kidea izatea leporatuta. Frantziar espetxeetan kondena bete ostean Espainiaratu egin zuten.
2019an harridura eragin zuen espainiar Espetxe Zuzendaritzak harturiko erabakiak, izan ere Huelvatik Algecirasera urruntzea erabaki zuen. Sarek eta Etxeratek salatu zuten erabakia, eta Lopez Antak auzi beragatik frantziar Estatuan betetako hamar urteko espetxealdia kontuan ez izatea kritikatu zuten. Izan ere, 2019aren urtarrilean berreskuratu behar zuen askatasuna.
Bizkaiko Batzar Nagusietan zein udaletxeetan egoera hori salatzeko mozioak aurkeztuko zituen Sarek. Eta, bide batez, salbuespen neurriekin amaitzeko beharra nabarmendu zuen.
Ordutik hona euskal presoei aplikatutako urruntze politika bertan behera utzi du espainiar Estatuak. Lopez Anta Euskal Herrira hurbildu aurretik, Leongo Mansillara eraman zuten, eta ondoren Zaballako espetxera. Orain, 23 urte preso igaro ondoren, ez du kartzelara itzuli beharko.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
