
Donostia Arraun Lagunak izan da Sestaoko IV. Banderaren irabazlea, bezperan bezalaxe, Oriorekin lehia ezin estuagoa jokatu ostean. Kale zozketak baldintzatutako estropada batean, donostiarrek ongi asmatu dute teorian onena ez zen kaletik arraun egiten.
Izan ere, lehen txandan argi geratu da laugarren kaleak abantaila argia eskaintzen zuela joaneko luzean. Hibaika izan da zorte hori izan duena lehen ekinaldian, eta errenteriarrek joanekoan 7 segundo atera dizkiote Donostiarrari, 10 Astillerori eta 13 Hondarribiari.
Itzulerakoan denek erdiko kaleak bilatu dituzte, korrontea eta haizea biak lagun, eta hor indarrak asko parekatu dira. Azkenean Hibaikak utzi duen erreferentzia 11:07koa izan da, Donostiarrak larunbateko emaitza txarrari erantzun ona eman dio, Astillero izan da hirugarren eta Hondarribia laugarren.
Hori ikusita irten dira ohorezko txandako lau ontziak, eta taktikak errepikatu egin dira. Oriok tarte politak atera ditu joaneko luzean laugarren kaletik, baina Arraun Lagunakek ongi eutsi dio lehenengotik. Ziabogan, metro gehiago eginda ere, tartea segundo bakarrekoa zen. Tolosak eta Zumaiak atzerapen handiagoa pilatu dute.
Eta bigarren luzea ikuskizun hutsa izan da. Apurka-apurka bi traineruak hurbiltzen joan dira eta azken metro luzeak pare-parean egin dituzte, buruz buruko lehia ikusgarrian. Ia beti Orio izan da segundotxo bat aurretik, baina azken txanpan Arraun Lagunakek aurrea hartu du bandera bereganatu, 46 ehuneneko tartetxoarekin, eta Euskotren Ligako lidertza indartzeko.
«Egokitu zaigun kalea ikusita bagenekien lehen luzean eutsi egin behar genuela nola edo hala, itzuleran denbora berreskuratzen saiatzeko. Atzetik joan arren burua hotz mantentzen jakin dugu, horretan talde ona gara, eta azkenean garaipena lortu ahal izan dugu», adierazi du Xubane Uribarrena arraunlariak estropada amaieran.
Euskotren Liga - IV. Sestaoko B.
1. Arraun Lagunak 10:48:54 2. Orio 10:49:00
3. Tolosaldea 10:56:36
4. Hibaika 11:06:96
5. Zumaia 11:10:98
6. Donostiarra 11:13:32
7. Astillero 11:16:52
8. Hondarribia 11:19:12
Euskotren Liga - Sailk. nagusia
1. Arraun Lagunak 16 puntu 2. Orio 14 p.
3. Tolosaldea 11 p.
4. Zumaia 10 p.
5. Hibaika 9 p.
6. Astillero 5 p.
7. Donostiarra 4 p.
8. Hondarribia 3 p.

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa

Uno de los detenidos en Ordizia va a prisión y el otro queda libre

Hamarnaka eragile batu dira Hatortxu Rocken agur festara

Alertan de que Solaria ocupará miles de hectáreas en Araba para centros de datos a hiperescala
