
Harreman anbiguoak eta pertsonek esaten eta egiten dugunaren arteko aldeak aztertzen dituen filma da ‘Matt and Mara’ (‘Matt y Mara’).
Kanaria Handiko Las Palmaseko Zinemaldian film onenaren saria irabazi zuen iaz eta epaimahaikideek «zuzendariak harreman sakon, konplexu eta unibertsalen arazoak eta egoerak pantailara eramateko duen gaitasuna» goraipatu zuten, baita «aktoreen zuzendaritza» eta “gidoi bikain eta garrantzitsua” ere.
Ezusteko topaketa baten ondoren, Mara irakasle gazteak Matt ezagutuko du. Bien interesak bat eginda, bien arteko harremana estutzen hasiko da. Aldi berean, Marak musikari esperimental batekin duen ezkontza gatazkatsua kudeatu beharko du.
Kazik Radwanski kanadarrak zuzenduta, ‘Matt and Mara’ (‘Matt y Mara’). laguntasunaren, erakarpenaren eta konpromisoaren arteko muga lausoen esplorazio sotil eta barnekoia da.

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»

Investigan la aparición de un cadáver en el río Deba en Eskoriatza

