
Iruñeko Etxabakoitz auzoan beiraren edukiontziak kaleko katuentzako aska bihurtu dituzte. Ekimen honetan Antsoaingo El Cuervo Blanco arte eskolak parte hartu du aldez aurretik egokituak izan diren iglu formako edukiontziak apainduz. Birziklatze-enpresa batek emandakoak dira eta bakoitzaren egokitzapenak 1.300 euro inguru balio izan du.
Eskolako arduradunak, Itxaso Razquinek, hainbat proposamen egin ditu proiektu honetarako bere ikasleekin, Animalien Arretarako Udal Zentroak eskatuta. Guztira, 4 eta 21 urte bitarteko ehun pertsonak baino gehiagok diseinatu dituzte irudiak, eta beren lana eta sormena eskaini dute kolorez betetako katera abegikorrak apaintzeko, edertasun estetikoaz gain, ingurumenarekiko errespetuaren eta animalien zaintzaren inguruan kontzientziatzen laguntzen dutenak.
Eskolak eskuzabaltasunez lagundu du, erabilitako materialagatik bakarrik kobratuz. Egindako lana eskertzeko, joan den ekainean, eskolak hiri-artearen festa bat egin zuen Antsoainen, eta Iruñeko Udalak diploma bat eman zion proiektuan parte hartu zuen pertsona bakoitzari.
Animalien zentroan beste bi edukiontzi geratzen dira, hiriko beste horrenbeste felino koloniatan kokatzeko zain. Instalazio seguru eta egokia eskaintzeaz gain, proiektu honen beste helburu bat da hiritarrei erakustea koloniak hiriaren parte direla eta eguneroko bizitzan integratzea positiboa dela.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
