
‘Talk to Me’ (2022) filmaren arrakastaren ostean, Philippou anaiak zinta are ilunago eta emozionalki suntsitzaileago batekin itzuli dira: ‘Bring Her Back’ (‘Devuélvemela’, gazteleraz).
Andy (Billy Barratt) eta Piper (Sora Wong) neba-arreben istorioa kontatuko du filmak. Aitaren heriotza misteriotsuaren ondoren, Laura (Sally Hawkins) izeneko emakume enigmatiko batek adoptatuko ditu; hildako alaba itzultzeko edozer egiteko prest dagoen emakumea da. Oliver (Jonah Wren Phillips) izeneko mutiko mutuaren presentziak ezinegon eta arrisku geruza bat gehituko dio narrazioari.
Filma dueluaren zokorik ilunenetan kokatuko da. Galerak ilundutako familia-drama gisa hasten da filma, baina berehala bihurtzen da beldurrezko kontakizun bortitz eta aztoragarri, atmosfera itogarri batean barrena.
Philippou anaiak beren opera primarekin beldurra eragiteko gaitasuna frogatua zuten, baina oraingoan erronka nagusia izuaren elementuak eta alderdi hunkigarriak orekatzea zen. «Film honek energia desberdina izatea nahi genuen; pertsonaiengana iristen ari den den elur-bola baten antzekoa izatea», azaldu dute zuzendariek. «Bitxia bada ere, hori ia gure instintuen aurkakoa da, gure YouTube bideoetan dena ‘boom, boom, boom, boom’ baitzen. Pertsonaietan eta interpretazioetan sakontzea gauza berria izan da guretzat, baina oso hunkigarria ere bai».
Philippou anaiak
Danny Philippou eta Michael Philippou, ‘RackaRacka’ izenarekin ezagunak dira interneten, izan ere, ibilbidea komedia eta akzio bideoak sortuz hasi zuten YouTuben, non bere kanalak 6,8 milioi harpidedun baino gehiago eta mila milioi ikustaldi baino gehiago dituen.
YouTuben izandako arrakastari esker, zinemara jauzi egin zuten. 2023an, zuzendari gisa debutatu zuten ‘Talk to Me’ naturaz gaindiko beldurrezko filmarekin, A24 ekoiztetxeak ekoitzia. Filma kritikaren aldetik harrera bikaina izan zuen, Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen eta leihatilan arrakasta handia izan zuen.
Ezagunak dira estilo bisual dinamikoagatik eta efektu praktikoen erabileragatik; horri esker, Sam Raimi eta Peter Jackson bezalako zinemagileekin alderatu izan dituzte.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

