
Irailaren 11n hasiko da Argentinan 23 urtez azpiko Munduko Trinkete Txapelketa eta Euskal Selekzioak bertan parte hartuko du, joan zen abenduaren 28an Euskal Herria Nazioarteko Euskal Pilota Federazioan eskubide osoko kide gisa onartu zutelako. Honakoa litzateke, teorian, Euskal Herria onartu zutenez geroztik parte hartuko duen aurreneko lehiaketa ofiziala, nahiz eta ez den ahaztu behar joan zen maiatzean jokatu zen Nazioen Liga ere Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren egutegiko torneoa izan zela hura ere.
Zentzu horretan, Espainiako Federazioak eta Kubakoak Nazioarteko Kirol Arbitrajearen –TAS– aurrera hitzordua egina zegoen abuztuaren 29rako, joan zen abenduaren 28an Nazioarteko Pilota Federazioak hartuko erabakia ez omen zelako beraien iritziz modu egokian hartu.
Alabaina, irailaren 11ra atzeratu dute TASen aurreko hitzordua. Bertan Euskal Herriko, Espainiako, Kubako eta nazioarteko Federazioek beren argudioak aurkeztuko dituzte eta Kirol Arbitrajeko hiru epaileen aurrean eta TASen erabakiaren zain geratuko dira.
Atzerapen honek, Joxemari Mitxelena, Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente Joxemari Mitxelenarentzat, ez du zertan ezer aldatu. «Federazio ezberdinen izenean hitz egingo duten abokatu batzuek eskatu dute atzerapena opor kontua direla-eta, baina funtsean ez du ezer ere aldatzen», azaldu du.
«Kontuan izan behar da irailaren 11ko hitzordua eta gero ere, nekez hartuko duela TASek egunean bertan erabakirik, azken baten hiru epaile dira eta beraien artean deliberatu beharko dutelako», zehaztu du Mitxelenak.
Hitzak eta ekintzak
«Nazioarteko Federazioak abenduaren 28an eskubide osoko kide ginela onartu zuen. Guk ez genuen bozketa hartan parte hartu eta horregatik, gure ustea da TASen aurrera gure argudioak aurkeztera garamatzatela Espainiatik bereziki ez dutelako nahi gu Nazioarteko Federazioko kide izan gaitezenik. Erabiliko diren argudioak oso teknikoak izango dira gehienbat, baina azkenik ez da besterik prozedimendua jarraituta eskubide osoko kide izango garela baino», azaldu du.
Are gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentearen aburuz, aurka egiten duten federazioek ere kontraesanean dihardute. «Esaterako, maiatzean jokatu zen Nazioen Ligan Espainiako selekzioak Euskal Herriaren kontra jokatu zuen nahiz eta Federazioak gu errekonozitu ez. Eta hau egin zuen argudiatuz Nazioen Liga ez dela "torneo ofiziala". Baina kontuan izan behar da Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren egutegian kokaturiko torneoa zela Nazioen Liga, nahiz eta Munduko Txapelketa bat ez den. Era berean, irailaren 11tik aurrera jokatuko den 23 urtez azpiko Munduko Trinkete Txapelketan ere berdin hartuko dute parte. Beraz, kanpora begira ez gaituztela onartzen esan arren, kantxa barruan gauzak ez dira horrela», azpimarratu du Mitxelenak.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik



