
Serveo enpresako langileek, Basauriko Bridgestoneko plantan mantenu lanak egiten dituen azpikontrata, greba hasi dute astelehen goiz honetan kaleratze kolektiboaren aurrean. Enpresak hasiera batean 22 langile kaleratzea aurreikusi zuen, baina arratsaldean baieztatu dute enpresak 14ra jaitsi duela kaleratze kopurua eta zortzi birkokatze hitz eman dituela.
CCOO sindikatuko Unai Orbegozo kideak azaldu du gaur amaitzen dela kaleratzeen espedientearen negoziazio tartea eta langileek kalera ateratzea eta mobilizazioekin jarraitzea erabaki dutela. Sindikatuak bihar sinatuko du espedientearekiko desadostasuna eta greban jarraituko dutela adierazi dute.
Goizeko lehen ordutik piketeak izan dira Repsoleko sarreran, eta langileak ez dira lanera itzuli. «Langileek euren kabuz eta borondatez hartu nahi dute erabakia, ez enpresak inposatutako baldintzen bidez», adierazi du Orbegozok.
Enpresaren arabera, kaleratzeak egoera ekonomiko zail baten ondorio dira, baina sindikatuaren ustez «justifikazio eskasa» da hori. Orbegozok nabarmendu duenez, «langileen eskubideak lehenetsi behar dira halako egoeretan», eta kalte-ordainak hobetzeko eskatzen dute.
Enpresak 29 eguneko kalte-ordaina 33 egunera igo du eta 60 urtetik gorakoentzat aurre-erretiro aukera bat proposatu du, baina CCOOk ez du zifra zehatzetan zentratzerik nahi: «Gure helburua da negoziazioan maniobra-margen bat izatea eta langileen egoera pertsonalak kontuan hartuta akordio bat lortzea».
Zortzi birkokatzeen kasuan, 20 kilometro baino gehiagora lekualdatu behar dutenentzat 100 euroko gehigarria eskaini diete. Sestaoko altzairutegiko instalazioetan, Trapagaranen edota Basauriko Polizian. Sindikatuak, hala ere, adierazi du birkokatze horiek boluntarioak izan behar dutela, eta ez enpresak aukeratutakoak.
Kaleratze hauek ez dira kasualitate hutsa: maiatzean ere izan ziren mugimenduak Bridgestoneko plantan, eta sindikatuaren arabera, «kaleratze ikusezinak» dira hauek, Bridgestonek berak zuzenean egin ezin dituen neurriak azpikontraten bidez bideratzen ari delako. «Bridgestonek badu zeresana honetan», dio Orbegozok.
Oraingoz ez da akordiorik lortu. Sindikatuaren esanetan, enpresak aukera izan du asteburuan pausoren bat emateko, baina uko egin dio. Horregatik, langileek greban jarraituko dute eta kaleratzeei aurre egiteko borondate irmoa erakutsi dute. Astearte hontean elkarretaratzea egingo dute langileek, goizeko 06.00etan, Bridgestoneko fabrikaren sarrerako zubian, Basaurin.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
