
La Unión enpresak Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiei adierazi die «erabateko gaitasuna eta prestutasuna» duela Bilboko eta Leioako unibertsitate campusetako ikaskeei zerbitzua eskaintzeko. Altube unibertsitate elkarteak ematen zuen zerbitzua orain arte, baina hastear den ikasturtean ibilbide hori ez egitea erabaki dute.
Duela astebete enpresak jakinarazi zuen egun Gasteiz Bilboko eta Leioako campusekin lotzen dituen zerbitzuak indartuko dituela irailetik aurrera. Altube elkartea arduratzen zen, orain arte, arabar hiruburuaren eta Bizkaian dauden Deustoko, Sarrikoko, San Mameseko eta Leioako campusen arteko linea kudeatzeaz. Baina, Cuadra autobus enpresarekin arazoak izan ostean, ez dute gehiago zerbitzua emango.
Altube elkarteko hainbat kidek, ordea, Unibus elkartea sortu dute eta zerbitzua eskainiko du Gasteiztik 6.20ean, 7.05ean, 8.15ean, 11.15ean eta 13.00etan irtenda. Urteko abonoak 1.100 euro balio ditu, 420 euro hiruhilekokoak eta 150 hilekoak.
La Unión enpresa Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen linearen emakidaduna da eta jakitera eman du Gasteiz-Leioa eta Gasteiz-Deusto-Sarriko-Intermodal zerbitzu zuzena eskainiko duela 6.25ean eta 7.25ean. Horrez gain, aurreikusten du «itzulera-zerbitzu orekatua» eskaintzea eguerditik aurrera.
Azkenik, konpainiak bi aldundietako garraio-zerbitzuei ohartarazi die ez duela onartuko zerbitzu hori emateko baimen batzuk ezartzea, «indarrean dagoen araudia ez betetzea dakartenak». Izan ere, aurretik ere izan gatazkaren bat edo beste izandakoak dira Altube eta La Unión, beti Altuberen alde ebatzi badira ere. Testuinguru horretan egin du ohartarazpena La Uniónek, diputazioei bai, baina Unibusi eta Cuadra enpresari ere zuzendutakoa.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
