
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Azkoitian, aste hasieran bertako etxebizitza batean beste gizonezko batek jasandako sexu erasoarekin zerikusia dutelakoan.
Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat Ertzaintzara joan zen iragan asteartean, irailaren 16an, sexu eraso baten biktima izan zela eta legearen aurka atxilotu zutela salatzeko.
Gizonak kontatu zuenez, aurreko egunean gertatu zen guztia Azkoitiko etxebizitza batean, bere borondatearen aurka atxiki zutenean eta fisikoki eta sexualki eraso egin ziotenean. Antza denez, erasoaren egileak hiru gizon izan ziren, eta taldeko burua biktimaren bikotekide ohiaren egungo bikotekidea zen.
Ustezko delituetan inplikatuta dauden bi gizon jada atxilotu dituzte, eta hirugarren susmagarria aurkitzeko eta atxilotzeko ikerketek aurrera jarraitzen dute.
Ertzaintzaren arabera, atxilotuen artean daude taldeko burua zen 33 urteko gizon bat, delitu historia luzea duena, eta polizia aurrekariak dituen 25 urteko beste gizon bat. Ostegun honetan eraman dituzte epailearen aurrera.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
