
Gernika-Palestinak Euskal Herriko eragile politiko, instituzional eta sozialekin bilera erronda hasiko duela iragarri du Bilbon plataformak egin duen agerraldian. Hitza hartu dute Nekane Balluerka EHUko errektore ohiak, Eneko Gerrikabeitia Mundubat Fundazioko kideak eta Gernika-Palestina plataformako Ibon Meñikak. Halaber, urriaren 11n, larunbatez, Donostiak egingo duten lan-bilera publikoan parte hartzeko deia egin dute.
Azaldu dutenez, egoeraren larritasunaren aurrean eta euskal gizarteak genozidioarekiko agertu duen jarrera ikusita, uste dute Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herrian beste fase batera igaro behar dela, posible delako egungo testuinguruan.
Hori dela eta, gizarte-kanpaina abiatuko dute, Euskal Herriko eragile nagusiek eta jendarteak, oro har, Palestinarekiko konpromiso zehatzak, globalak eta sektorialak hartzea posible egingo duen lan-prozesu bat sortzea helburu.
Argi adierazi dute, «Palestina erdigunean jartzeko unea da», eta xede hori egikaritzeko bidea marraztu dute, baieztatuta konpromiso «irmoak» hartzeko unea dela, Israel genozidioa gelditzera behartzeko eta gatazkari «behin betiko irtenbide politikoa» emateko. Halaber, «palestinar herriaren biziraupen integralari laguntzeko» unea dela azpimarratu dute, eta horretarako ezinbestekotzat jo dute lankidetzan eta laguntza humanitarioan jauzi kualitatiboa egitea.
Elkartasun olatua
Azken asteetan Euskal Herri luze eta zabalean eman diren Palestinaren aldeko elkartasun ekimenak txalotu ditu Gernika-Palestina plataformak. Hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateak Israelgo Unibertsitate eta erakundeekin harremanak hautsi izana eta Palestinako ikertzaile eta ikasleentzako laguntza espezifikoak abian jartzea. Era berean, goratu dituzte joan den igandeko estropadetan Palestinarekiko elkartasuna adieraziz parte hartu zuten klubak eta kirolariak.
Bidea hori dela iritzita, sektoreak egituratzen eta euskal jendartea «protagonista bihurtzen» jarraitzeko asmoa agertu du plataformak. Horrela, dei egin dute irailaren 24an, asteazkenean, Donostiako Zinemaldian egingo den mobilizazioan parte hartzera. Halaber, datorren urriaren 17an, ostiralean, Euskal Herriko herri eta hiriburuetako Udaletxeen aurrean egingo den burrunba iragarri dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
