
Igande animatua izan da Santurtzin zein Pasai Donibanen, azken urteetako lan gogorraren ordainsaria eskuratu baitute Soterak eta Batelerek. Asteburu honetan jokatu diren kanporaketetan, goi-mailarako igoera erdietsi dute eta lorpen handi horrek, noski, maila bereko harrera merezi zuen.
Biek ala biek denboraldi honetan erdietsitako banderak erakutsi dituzten herrian zehar eta Udaleko balkoitik astindu dituzte guztiak, herritarren txaloak bereganatuta. Hamar bandera irabazi ditu Soterak eta horiei esker, KAE1 ligako txapeldun izan da. Merituak egin ditu igotzeko, Kontxako sailkapen estropadan ere maila ona erakutsi zuen eta asteburu honetan, kanporaketan, berretsi du bere sasoi ona, Bermeon eta Portugaleten garaipen bana eskuratuta.

Gainera, Sabino Astigarraga entrenatzailea omentzeko ere probestu dute. Urte luzez klubean lanean aritu ostean, arraun eskolan laguntzen zein azken urteetan senior taldea entrenatzen, ez du Soteran jarraituko. Hala ere, trainerua dagokion lekura itzultzea lortu du.

Gogoratu behar da klub historikoa dela Sotera, Kotxako lau bandera irabazitakoa bai eta bi Eusko Label Liga ere, ondoren behea jo zuen arte. 2023an, bi urtez jarraian liga erregularreko txapeldun izan ostean, maila galdu zuen eta bi urte beranduago itzuli da elitera.
Denbora gehixeago behar izan dute maila gorenera itzultzeko Batelerek. Zazpi urtez lehiatu dira ETE ligan, hauek ere elitean dena irabazi eta gero: bost liga eta beste horrenbeste Kontxako Bandera. Hainbeste urteko lansaria lortuta, hauek ere zaleen berotasuna sumatu dute Portugaletetik etxera itzuli direnean.
ETE ligan bigarren bukatu dute arrosek baina kanporaketan sekulako maila emanda –bigarren Bermeon eta lehendabiziko Portugaleten–, duela zazpi urte uko egin zioten lekura itzuli da txapeldun historiko hau.

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

Solicitan testimonios de personas que pudieron ver a Josu Zabala ‘Basajaun’ con vida en Bilbo

Levantan las medidas preventivas en Muskiz tras el último incidente en Petronor

ETA, porrazos proporcionales y un balón de playa: cierre de filas tras las cargas de El Sadar
