
Larunbat honetan 50 urte beteko dira Angel Otaegi nuarbetarra eta Jon Paredes ‘Txiki’ zarauztarra fusilatu zituztela. Urteurrenaren karira, Azpeitiko Udalak adierazpen instituzionala onartu du eta ekitaldia egin du udaletxean ostegun arratsaldean, Otaegiri eta haren familiari aitortza egiteko.
Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, ekitaldiarekin Otaegi eta haren senitartekoekin zuen «zor morala» kitatu nahi izan dute. Ekitaldia udaletxeko areto nagusian izan da eta EH Bilduko zein EAJko zinegotziak izan dira bertan. Herritarrak ere bertaratu dira.
Alkateak adierazpen instituzionala irakurri du. Bertan jasotzen denez, «Angel Otaegi Etxeberriaren exekuzioak bizitzeko eskubidea urratzen du, giza eskubideen nazioarteko Zuzenbideak jartzen duen moduan», eta «giza eskubideen urraketa larriak jasan dituzten pertsona guztiek dute egia, justizia eta erreparazioa lortzeko eta memoriaren parte izateko eskubidea».
Udalak dioenez, memoria publikoaren politika egiteak «ondorio bat dakarkio Azpeitiko Udalari: bere ekimen guztiak giza eskubideen nazioarteko Zuzenbideak ezarritako printzipio etikoetan egituratuko dira, baita adierazpen hau ere».
Horrenbestez, eta «erantzukizun instituzional horretatik abiatuta», Udalak bere borondatea adierazten du memoria publikoaren politika bat egiteko, eta horren bidez «egia, justizia eta erreparazioa lortzeko eta memoriaren parte izateko eskubidea betetzea».
«Eta hori Angel Otaegi Etxeberriari egindako aitortzazko erakunde adierazpen honetan gauzatzen da, bere ondare preziatuena kendu ziotelako: bizitza».
Udalak onartzen du adierazpena «berandu» datorrela, «seguru asko». «Urte luze hauetan erakundeek ahanztura instituzionala eragin dute, eta ez dira eskubide nagusien bermatzaile izan. Horrenbestez, adierazpen honek zera nahi du: Angel Otaegi Etxeberriarekin eta bere familiarekin daukagun zor morala kitatu».
Adierazpenean «aipamen berezia» egiten dio udalak haren familiari eta «jasan duen sufrimendu gehigarriari. Familiarengana hurbildu nahi dugu erantzukizunez, egiaz eta enpatiaz».
Testua irakurri ondoren, familiaren izenean Mertxe Urtuzaga Otaegiren lehengusuak hartu du hitza, eskerrak emateko Udalari, urte hauetan eman dien babesagatik. Bere lehengusuari eta Txikiri gertatutakoa «Euskal Herriko historiaren parte» dela esan du, eta hori jakin egin behar dela.
Alberto Alonso Gogora institutuko zuzendariak eginiko adierazpenak ere izan ditu hizpide, eta «lehen eta bigarren mailako» biktimak bereiztea leporatu dio. Familia Anjel Otaegik egindakorekin «harro» dagoela ere nabarmendu du.
Senideek lore sorta jaso dute, eta ekitaldia bukatzeko Luis Eduardo Auteren ‘Al Alba’ abestia interpretatu du musikari batek biolinarekin, frankismoaren azken fusilatuei eskaini zien kanta.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

