
Aroztegiko protestaren auziko epaiaren ondoren, Baztango Udalak mozioa onartu du Nafarroako Gobernuari UGEPa behin betiko bertan behera uztea eskatuz, «ingurumenari eta herri honi kalte egiten dion makroproiektua delako».
UGEParen bitartez, Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren eskumen urbanistikoak bereganatu zituen Aroztegiko proiektua bultzatzeko. Interes publikoa duten eta udalez gaindiko obrak aurrera ateratzeko erabiltzen ohi da figura hau. Epaiaren ostean, auziperatuen aldeko plataformak UGEPa oraindik indarrean dagoela gogoratu zuen eta bertan behera uztea eskatu zuen ere.
Mozioa EH Bilduren eta Zurekin Baztanen aldeko botoekin (zortzi), UPNren eta Geroa Bairen kontrakoekin (bi) eta Baztango Independienteak taldeko bi zinegotziren abstentzioarekin onartu da.
Auziperatuei elkartasuna
Bertan, auziperatuei elkartasuna eta babesa adierazten die, «epai honetan pairatu dituzten zigor neurrigabeei aitzin egiten ari den honetan» eta sufritu duten «kriminalizazioa eta zigorrak» salatzen dituzte.
«Prozesu judizial honek argi utzi du, bertze behin ere, Aroztegiko makroproiektu espekulatzailea herritarren borondatearen aurka inposatu nahi dela», nabarmentzen du mozioak.
«Argi gelditu da ere herritarren mobilizazio eta elkartasunak funtsezko papera jokatu duela epai honen emaitzen eta gehiegikeriaren aitzinean, gure herriaren eta ingurumenaren defentsan, desobedientzia zibila zilegi dela erresistentzia demokratikoaren adierazpen gisa», gaineratzen du.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

