
Aroztegia auziko epaiaren balorazioa egin du igande goiz honetan EH Bilduk. Zazpi auziperatuak «talde kriminal» akusaziotik absolbitu izana ospatu eta horrek Aroztegiko Elkartasun Komiteak hainbatetan errepikatu duena berresten duela iritzi du, hain zuzen ere, «desobendientzia ez dela delitua», nabarmendu dute.
Mobilizazio sozialak kausa honetan jokatu duen papera ere goraipatu dute: «Denbora honen guztiaren ondoren, argi geratu da herritarren mobilizazioa oso beharrezkoa dela, funtsezkoa dela gure herriaren subiranotasunaren eta erabakitzeko eskubidearen aurkako erabakiei aurre egiteko orduan», agertu dute.
Horrez gainera, gaineratu dute «auzolanaren balioa, eta herri baten erresistentzia eta borroka» ezinbestekoak izan direla «herritarren protesten eta herritarren beraien kriminalizazioa saihesteko».
Epaiak «talde kriminalaren» akusaziotik absolbitu baditu ere, zazpi auziperatuek isun ekonomikoari egin beharko diote aurre, eta hori gaitzetsi egin dute EH Bildutik, euren iritziz Aroztegia auziko «epai justu bakarra absoluzioa» bailitzateke. «Gure ustez, ezarritako isunak, 62.000 euro guztira, ez dira bidezkoak», esan dute, eta gogora ekarri dute prozesua ez dela amaitu epaia ez delako irmoa eta helegiteak aurkez daitezkeelako.
Hala, Komitearen aldarrikapenarekin bat egiten dutela adierazi eta Aroztegiko UGEPa «berehala bertan behera uzteko eta behingoz herriaren borondatea errespetatzeko» eskatu dute.
Amaitu aurretik, EH Bildutik euren babesa eta elkartasuna helarazi nahi izan diete «prozesu honetan guztian beren bizitzak baldintzatuta ikusi dituzten pertsonei», eta Aroztegiko Elkartasun Batzordearen aldarrikapenekiko euren «konpromisoa» ere berretsi dute.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
