
Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) jaitsierak izan ditu Hego Euskal Herrian irailean. Aisia eta kultura dira jaitsiera nabarmenenak izan dituztenak eta, aldiz, jantzi eta oinetakoetan eman da igoera handiena.
Aurreko hilarekin alderatuta, %0,7ko jaitsiera izan du irailean Nafarroan eta Araban, %0,3koa Gipuzkoan eta % 0,2koa Bizkaian. Aldiz, 2025 honetako hasieratik kontuan hartuta, % 1,2 igo da Nafarroan, % 1,8 Araba eta Bizkaian eta % 1,9 Gipuzkoan. Bestetik, azken 12 hilabeteak kontuan hartuta, aldakuntza-tasa, % 2,8koa izan da Nafarroan, % 3,2koa Bizkaian eta % 3,3koa Araba eta Gipuzkoan.
Sektore bakoitzaren bilakaerari dagokionez, aurreko hilaren aldean, prezioek behera egin dute irailean etxebizitza, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan (-%0,1), garraioan (-%0,2), komunikazioetan (-%0,1), aisia eta kulturan (-4,8) eta jantoki eta hoteletan (-%0,3).
Prezioak ez dira aldatu hil artean altzari eta etxeko artikuluetan eta beste ondare eta zerbitzuetan (%0,0na), eta igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,2), alkoholdun edari eta tabakoan (%0,5), jantzi eta oinetakoetan (%4,4), osasunean (%0,2) eta hezkuntzan (%0,9).
Urte arteko aldiari dagokionez, prezioak talde guztietan igo dira irailean: %3,4 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %4,0 alkoholdun edari eta tabakoan, %1,3 jantzi eta oinetakoetan, %7,0 etxebizitza, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan, %1,5 altzari eta etxeko artikuluetan, %2,3 osasunean, %2,5 garraioan, %0,9 komunikazioetan, %0,3 aisia eta kulturan, %2,5 hezkuntzan, %4,4 jantoki eta hoteletan eta %3,4 beste ondasun eta zerbitzuetan.
Azkenik, 2025eko lehen bederatzi hilabeteetako bilakaeran, prezioak jantzi eta oinetakoetan (-%9,9) eta aisia eta kulturan (-%2,2) jaitsi dira, eta gainerakoetan igo: %1,6 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,4 alkoholdun edari eta tabakoan, %3,8 etxebizitza, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan, %0,7 altzari eta etxeko artikuluetan, %2,1 osasunean, %1,4 garraioan, %1,9 komunikazioetan, %1,1 hezkuntzan, %5,9 jantoki eta hoteletan eta %2,8 beste ondasun eta zerbitzuetan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
