
Yorgos Lanthimos zinegilearen filmografia errusiar mendi baten antzekoa da: badaude ikusleak hipnotizatuta uzten dituzten filmak –‘The Favourite’ eta aurreko lanak–, baina beste batzuk gehiegikeriaren lokatzetan harrapatuta geratzen dira, ‘Poor Things’ edo ‘Kind of Kindness’, adibidez. Zuzendariaren lizentzia, gehiegikeria eta absurdukeriari eusten dioten ikusleek gozamen berezia aurkituko dute ‘Bugonia’ proposamen berrian.
‘Bugonia’, 2023ko ‘Save the Green Planet!’ Hego Koreako filmaren egokitzapena, satira distopiko bat da, eta paranoiaren eta desinformazioaren errealitatean kokatuko gaitu, gizarte modernoaren zaurgarritasunak agerian jarriz.
Istorioak Teddy (Jesse Plemons) erlezainaren obsesiozko bidaia jarraituko du; Michelle (Emma Stone), CEO farmazeutiko boteretsua, bere erleak desagertzearen eta ama hiltzearen erruduna dela uste du, eta, zorionez edo zoritxarrez, estralurtarra dela.
Horrela, Lanthimosek irudimenezkoaren eta groteskoaren arteko kale estu batetik eramango gaitu, non irribarreak eta dardarak elkarrekin dantzan egiten duten.
Atsedenaldia?
2018an estreinatutako ‘The Favourite’ filmari esker heldu zen Yorgos Lanthimos ikusle orokorrarengana. Baina Oscar sarietara iritsi zen arren, zuzendari greziarrak ez zuen olatu hori aprobetxatu eta bost urteko atsedena hartzea erabaki zuen. Bost urte horietan, hiru film berri prestatu zituen: ‘Poor Things’, ‘Kinds of Kindness’ eta mintzagai dugun ‘Bugonia’.
Bada, oraingoan formula berari helduko diola dirudi, izan ere, Lanthimosek beste atsedenaldi bat hartzea du buruan: «Jada ezin dut erritmo honekin. Atsedena behar dudala uste dut», dio. «Borondatea eta indarra hor daude, baina uneren batean agortu egiten dira eta dagoeneko iritsi gara puntu horretara».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

