
Vito Quiles ultrak urriaren 29an Iruñera egindako bisitaren ondotik egon ziren protesta eta istiluen harira, eskuinek alderdi zein hedabideek «kriminalizazio kanpaina» bat abian jarri dutela salatu du EHKS-k asteazken honetan nafar hiriburuan egindako agerraldian.
Horren adibide garbien gisa, Garazi Navarro bozeramaileak adierazi du duela hainbat egun Antena 3 hedabideko kazetari bat EHKS-ek Arrotxapea auzoan duen egoitzara lehenik eta tabernara gero joan zela. «Bertan zeuden pertsonak jarraitu zituen eta horiek grabatzen eta probokatzen aritu zen. Hori albiste kriminalizatzaileen ondoren dator», gaitzetsi du.
Bere hitzetan, honen atzean «jardun antifaxista jo puntuan jartzeko nahia» dago eta «GKS edo mugimendu sozialistatik haratago» doala ohartarazi du. «Jo puntuan dagoena, arrazismoari, matxismoari, klasismoari, sare sozialen eta komunikabideen buloei eta, oro har, eduki erreakzionario guztiei erantzuna emateko eskubidea da».
Honela, gogora ekarri du «gehiengo baten erantzun antifaxistari esker», Quilesen «faxismoa goratzeko ekitaldia» bertan behera utzi izanak «eskuin faxistaren inpunitate irudia hautsi egin zuen».
Hala ere, kanpaina honen abiapuntua lehenago jarri du Navarrok eta EAJ seinalatu. Hain zuzen, urriaren 12an Gasteizen izandako istiluen ostean. «EAJk argi utzi zuen zertan datzan bere antifaxismoak, Falange espainolarekin elkarlana kalean eta Ertzaintzak antifaxistak egurtu eta atxilotzea». Hor EAJ-k «kriminalizazio kanpaina» abiatu zuela iritzi dute eta «espainiar hedabideek segida eman diotela Iruñeko gertakarien ondotik».
«EAJ-ri bost axola zaio antifaxismoa. Haien eskuetan balego, falangistek lasai hartuko lituzkete kaleak», gehitu du. Era berean, «alderdi instituzionalen hiprokesi antifaxista» seinalatu du. «Axolagabekeria osoz ari dira faxismoari ateak irekitzen. Estatu burgesa eta faxismoa aliatu naturalak dira langileon aurka». Horregatik, haren iritziz, «ezker burgesa Gobernuan dagoenetik, faxismoa indartu egin da».
Horren aurrean, «erantzun zabalak» eskatu ditu «oldarraldi faxistaren aurka» eta «kriminalizazio kanpainaren aurrean herri zein langile mugimenduko kideok elkar babestu behar dugu», eskatu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

