
Gabriel Arestiren heriotzatik 50 urte betetzen diren honetan, erreferente kultural honen gaineko bestelako hurbilketa bat proposatzen du Jon Kortazarrek ‘Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea’ liburuan.
Liburua Bilboko Udalaren eskutik argitaratu du eta astearte honetan aurkeztu dute Bidebarrietako Liburutegian. Bertan izan da, autoreaz gainera, Eider Inunciaga, Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia.
Egileak azaldu duenez, obra hau Bilboko poeta handira hurbiltzen da, lehenengo poemetatik hasi eta azkenekoetara arte, bere garaiko historia bere eskutik zeharkatuz.
Aurtengo ekainaren amaieran, Kortazarrek ‘Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia’ lana argitaratu zuen. Aurkezpenean zehaztu dutenez, hori eta ‘Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea’ «bikiak» dira. «Arestiren lehen eta azken poemak bere gizartearen aurrera ateratzen dira maisutasun harrigarri batekin», zehaztu dute Bilboko Udaletik.
Eider Inunciaga azpimarratu duenez, «Gabriel Aresti Bilboren memorian bizi da. Bilbok Gabriel Arestiren obran daukan eragina funtsezkoa da poeta eta pertsona hau ulertzeko. Lotura sakona landu zuen bere hiri maitearekin, eta bertako jendea eta euskararen defentsa islatu zituen ehunka olerki, artikulu, saiakera eta abarretan. Lan horiek berrirakurtzea plazer hutsa da».
Gaineratu duenez, «gaur esan dezakegu Gabriel Aresti hizkuntza-normalizazioaren aldeko borrokaren bultzatzaile eztabaidaezina dela Bilbon. Haren lanak euskal idazle eta artisten belaunaldi mordo batengan izan du eragina. Arestiren ondareak bizirik dirau gure ume eta gazteen ikasgeletan. Zoragarria».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
