Cornetto trilogia
Aste honetan estreinatuko da Edgar Wright-en ‘The Running Man’ filma. Zuzendariaren filmografia sakonago ezagutu nahi dutenentzat, gaurko gomendioa ‘Three Flavours Cornetto Trilogy’ (hiru zaporeen Cornetto Trilogia) da.
Trilogia hiru filmek osatzen dute: ‘Shaun of the Dead’ (2004), ‘Hot Fuzz’ (2007) eta ‘The World’s End’(2013). Lehenengoa zombie-komedia bat da, bigarrena akzioz eta umore britainiarrez betetako buddy cop bat, eta hirugarrena, berriz, komedia, zientzia-fikzioa eta gogoeta psikologikoaren arteko hibrido bat.
Zergatik izen bitxi hori? Halabeharrez ‘Shaun of the Dead’-en, Cornetto markako izozki bat agertzen da (marrubi zaporekoa), pertsonaia batentzat “ajearen aurka” erabilita. Gero, ‘Hot Fuzz’-en beste Cornetto bat agertzen da (zapore klasikoa, urdina), aurrekoari keinu gisa.
Kazetari batek elkarrizketa batean aipatu zuenean, Wrightek txantxetan esan zuen horrek trilogia gisa funtziona zezakeela, Kieşlowskiren ‘Three Colours’ estiloan.
Hirugarren filma egin zuenean, menda/txokolate (berdea) Cornetto zaporedun batekin eman zion amaiera ideiari, zientzia-fikzioko ‘izaki berdeei’ erreferentzia eginez.
Hala, izenak txantxa txiki gisa funtzionatzen du, baina baita nortasun-zigilu gisa ere: film bakoitzak bere ‘zapore’ literario eta tematikoa darama.
Ez dira bizitza aldatuko dizuten filmak, baina une gozagarri bat pasatzeko ezin aproposagoak dira.

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

