
Donostiako Udaletxeko Pleno aretoan Guardetxearen egoera salatzeko maiatzaren 29an protesta egin zuten sei gazte epaitegian deklaratzera deituak zeuden gaur. Guztiek uko egin diote epailearen aurreran hitz egiteari.
Atotxako epaitegien egoitzaren aurrean gazte hauei sostengua adierazteko elkarretaratzea egin dute Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) deituta. Talde honetako kide Eñaut Alvarezek azaldu duenez, gazteek deklaratzeari uko egin diote. Gauzak horrela, Fiskaltzaren zigor eskaeraren zain daude.
Seiei desordena publikoa, autoritateari atentatua eragitea eta lesioak leporatzeko arriskua dago, espetxera joateko aukera bizirik delarik. Maiatzaren 9an Urgulleko Guardetxea gazteentzat izan dadin beharra aldarrikatzeko Udaletxeko Pleno aretora joan zen gazte talde bat protesta egitera. Udaltzaingoa haien kontra oldartu zen.
Udalaren jarrera salatu dute
AZGAk azaldu duenez, maiatzeko protestaren asmoa Udalari bilera bat eskatzea zen, Guardetxea sei urtez hutsik egon zela nabarmenduz. «Udalaren erantzuna izan zen Udaltzaingoa gure kontra botatzea eta gu denok bertatik indarrez kanporatzea», salatu dute.
«Etorri gara gure kideei elkartasuna adieraztera, eta argi uztera ez dugula onartuko gaztetxea eta okupazioa kriminalizatzea. Guk egin dugun gauza bakarra izan da sei urtez hutsik egon den espazio bat auzolanean berreraiki eta biziberritu. Hori delitua baldin bada, zer esanik ez sei urtez eraikin publiko bat hutsik edukitzea zer den», gaineratu du AZGAk.

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba
