
LAB, ELA eta Steilas sindikatuek manifestazioa antolatu dute gaur Gasteizen, euskarak zerbitzu publikoetan arreta eta lan-hizkuntza gisa behar dituen lege bermeak exijitzeko helburuarekin, asteartean Iruñean egin bezala.
Mobilizazioan parte hartu dutenen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hizkuntza ofiziala izan arren, azken urteetan euskarak oldarraldi judiziala jasan izan du hizkuntzaren erabilera oztopatzeko.
Bertaratu diren pertsona guztiak ‘Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatu. Euskararik gabe, kalitatezko zerbitzu publikorik ez’ lelopean abiatu dira Legebiltzarrera. Bertan amaitu den elkarretaratzean LABek gaztelerak administrazio publikoan dituen eskubide berdinak aldarrikatu ditu euskararentzat.
Antolatzaileek adierazi dutenez, euskara eremu publikotik baztertzeko «indar atzerakoiek» bigarren maila batean kokatzeko saiakera egiten dute. Horretarako, PPk eta VOXek estrategia oso narbarmena bultzatzen dute eta hainbat administrazio gobernatzen dituzten EAJk eta PSEk indar atzerakoien estrategia horrekin bat egitean eremu juridikoaz baliatzen dira.
LAB-en esanetan, «epai euskarafobo eta ulergaitzak» estrategia honetan ezinbesteko tresnak dira, izan ere, hizkuntzaren oldarraldi judizialaren bidez oztopatzen da euskararen erabilera.
Horrez gain, EAJ-ri ausardia eskatu diote Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko EH Bilduk egindako proposamena babestearren.
LAB-ek Hego Euskal Herri osoan mobilizazioa zabaltzeko intentzioa dauka. Horrela, Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27rako Bilboko Miribillan egingo duen ekitaldi nazionalera joateko deia ere luzatu du.
Prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, bidea euskara gehiago bultzatzea da, hizkuntza «kohesio sozialerako zubia» izan behar dela azpimarratuz.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
