
2023an, Zierbena da EAEko biztanleko BPG handiena duen udalerria, 539.311 eurora iritsiz, Eustatek landutako datuen arabera. Ondoren datoz Zamudio eta Olaberria. Aurreko urtearekin alderatuta, bi aldaketa nagusi gertatu dira: Zierbena lehen postura iritsi da, batez ere energia elektrikoaren produkzioari eta banaketari lotutako jardueren ondorioz, eta, hortaz, Zamudio bigarren postuan geratzen da. Gainera, Añanako eskualdeko Berantevilla top 10ean sartu da manufaktura-industriari esker, batez ere aeronautika-industriarako garraio-materialaren fabrikazioari esker. Aduna laugarren postuan kokatzen da, Ajangiz bosgarrenean, Loiu seigarrenean, Mallabia zazpigarrenean, Arama zortzigarrenean, Berantevilla bederatzigarrenean eta Etxebarria hamargarrenean.
BPGri dagokionez, oro har —hau da, udalerriko biztanleria kontuan hartu gabe, Bilbo Handiko eskualdean, hiriburuen atzetik— Barakaldo da EAEren barruan Barne Produktu Gordin handiena sortzen duen udalerria, 2.884.490 mila eurorekin, hots, EAEko BPGren %3,1. Barakaldoren atzetik, Irun 2.143.434 mila eurorekin eta BPG osoaren %2,3rekin, eta Getxo 1.987.353 mila eurorekin, eta BPG osoaren %2,1ekin agertzen dira. Lehen hiru udalerri horien eta hiru lurralde historikoetako hiriburuen artean, EAEko BPGren % 44biltzen da. Bilbo (14.252.770 mila euro) da 2023an BPG handiena duen hiriburua, hau da, EAEko jarduera ekonomikoaren %15,3; ondoren Gasteiz dago, 10.717.525 mila eurorekin, eta Donostia, 9.019.605 mila eurorekin —EAEko jarduera ekonomikoaren %11,5 eta %9,7, hurrenez hurren—.
Araban, Industria
Industria da sektore nagusia Araban biztanleko BPG handiena duten eskualdeetan Arabako Errioxako eskualdeak Arabako lurralde historikoko BPG osoaren %5,2 ordezkatzen du; hala ere, biztanleko BPG handiena duen eskualdea da, bai lurraldean, bai EAEn. Eskualde horretako udalerrien sektorekako banaketak berezitasunak ditu gainerako eskualdeekin alderatuta, mahastizaintza- eta ardogintza-jarduerak presentzia handia baitu eskualde horietan; izan ere, proportzioan gainerako eskualdeetan baino nekazaritza-produkzio handiagoa du, eta bertako industriak ardoa egiteko prozesuekin lotura handia du. Hori argi eta garbi ikus daiteke Guardiako udalerrian, non nekazaritza %5,7ra iristen den, eta banaketa berdinzaleagoa ikusten den industria-sektorearen (%46,3) eta zerbitzuen sektorearen (%46,6) artean, biak ala biak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearekin oso lotuta baitaude: alde industrialean, edarien fabrikazioagatik eta horien enbalajeengatik, eta zerbitzuen sektorean, ostalaritza-adarraren eskaintza handiagatik.
Bizkaian, Bilbo Handia eskualdea
Bizkaian biztanleko BPG handiena duten hiru udalerri Bilbo Handiko eskualdekoak dira. Bilbo Handia eskualdean, Zamudio eta Loiu ere nabarmentzen dira, Zierbenarekin batera, biztanleko BPG handia dutelako. Lehenengoak, teknologia-parkearen jarduerari lotuta, manufaktura-industriaren barruan banatzen du bere produkzio-egitura, eta garrantzi berezia du garraio-materialaren produkzioaren sektorean eta zerbitzuen sektorean, bereziki industriari lotutako jarduera profesional eta teknikoetan. Loiuk, berriz, zerbitzuetan oinarritutako sektore-egitura du. Zerbitzu horiek udalerriko BPGren %64,7 sortzen dute, eta aireportuko jarduera dute euskarri (aireko garraioa eta hari atxikitako zerbitzuak); jarduera horiek %29,4 ordezkatzen dute.
Gipuzkoan, Goierri eta Tolosaldea
Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan biltzen dira Gipuzkoan biztanleko BPG handiena duten udalerria Gipuzkoan biztanleko BPG handiena duten bost udalerriak Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan daude. Bestalde, biztanleko BPG handiena duten hiru eskualdeak Donostialdea, Goierri eta Debagoiena dira; hiruren artean Gipuzkoako BPG osoaren %68 osatzen dute. Donostialdearen kasuan, bere jarduera zerbitzuen inguruan zentratuta dago argi eta garbi; hala, %78,6ko pisua du bere egitura ekonomikoan. Goierri eta Debagoiena eskualdeek, berriz, industriaren eta zerbitzuen arteko parekotasun handiagoa duten egiturak dituzte.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
