Gaztetxo bat Palestinaren aldeko pegatina bat itsasten Carrefoureko kristalean.
Gaztetxo bat Palestinaren aldeko pegatina bat itsasten Carrefoureko kristalean. (Nahia GARAT)
Bengala bat piztuta ibilbidean zehar.
Bengala bat piztuta ibilbidean zehar. (Nahia GARAT)
Bi manifestari, atseden hartzen.
Bi manifestari, atseden hartzen. (Nahia GARAT)
Palestinaren aldeko pegatina gehiago.
Palestinaren aldeko pegatina gehiago. (Nahia GARAT)
Manifestazioaren burua, Baionako karriketan.
Manifestazioaren burua, Baionako karriketan. (Nahia GARAT)
Bakoitzak bere modura erakutsi du babesa.
Bakoitzak bere modura erakutsi du babesa. (Nahia GARAT)
Manifestazioaren atzealdean hartutako irudia.
Manifestazioaren atzealdean hartutako irudia. (Nahia GARAT)
Baiona erdialdeko errepideak moztea ere lortu du mobilizazioak.
Baiona erdialdeko errepideak moztea ere lortu du mobilizazioak. (Nahia GARAT)
NAIZ

Ehundaka pertsona mobilizatu dira Baionan Palestinaren alde

Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen sareak deituta, Lapurdiko hiriburuko hainbat kale zeharkatu ditu manifestazioak. Nazioarteko erakundeen jarrera arbuiatzeaz gain, zenbait euskal enpresek genozidioan duten parte-hartzea ere salatu dute antolatzaileek.

«Palestinar erresistentziarekin bat, sionismoa suntsitu. Ibaitik itsasora, palestina libre» izan da manifestazioaren leloa.
«Palestinar erresistentziarekin bat, sionismoa suntsitu. Ibaitik itsasora, palestina libre» izan da manifestazioaren leloa. (Nahia GARAT)

Ehundaka pertsona mobilizatu dira gaur goizean Baionako kaleetan Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen sareak deituta. Eguraldi atseginak lagunduta, manifestariek Lapurdiko hiriburuko hainbat kale zeharkatu dituzte, Israel egiten ari den genozidioa salatuz eta herri palestinarrari babesa adieraziz.

«Baionan mobilizatu gara, palestinar herriari eta bere erresistentziari elkartasuna adierazteko xedez, eta proiektu sionista borrokatzen segitzeko. Ozen adierazi nahi diegu: zuekin gara, eta ibaitik itsasora Palestina libre izatearen aldeko aldarria zabaltzen segituko dugu. Mendebaldeko estatuek eta egiturek Israeli erakutsitako babesa jasanezina den honetan, gure betebeharra dugu elkartasun mezu horrekin segitzea», izan da manifestazioaren amaieran irakurri duten mezuaren hasiera.

Salatu dutenez, «su eten faltsu horren hastapenetik, Israelek 400 palestinar baino gehiago hil ditu». Eta horregatik, «Gazarako bake akordio inperialista eta kolonizatzailea martxan den honetan, palestinarren hitzaren ukapena, kanpoko esku-sartzea, eta oro har, proiektu sionista salatzeko eta horren kontra borrokatzeko antolatu behar gara», aldarrikatu dute.

Donald Trumpen eta nazioarteko beste hainbat erakunderen asmoak arbuiatzeaz gain, euskal enpresek genozidioan duten parte-hartzea ere salatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. «Ez dezagun ahantz gure lurraldean ere enpresek parte hartzen dutela genozidioan Israelekin elkarlanean. Hemen ere, armagintzako ekonomia genozida bat bada, enpresek baliatzen dutena, besteak beste: Lauak, Safran, Dassault. Armamendua sustengatzea genozidioaren konplize izatea da, baita maila lokalean ere», zehaztu dute, enpresa horien aurkako boikotera dei eginez.

Britainia Handiko espetxeetan gose greban diren presoak ere gogoan izan dituzte Baionan, eta mezua argia izan da: «Ipar Euskal Herritik parte har dezagun nazioarte mailako elkartasun horretan». Era berean, Euskal Herrian elkartasuna erakusteagatik zigortutako pertsonei ere babesa agertu zaie, «Vueltako blokatzean parte hartu» zutenei, esaterako.