
Greenpeacek gogorarazi du konpondu gabe jarraitzen dutela Bizkaian eukalipto sail berriak aldi baterako debekatzea eragin zuten arazoek. Moratoria hori datorren abenduaren 31n amaitzen da, eta EAJ, PSE eta EH Bildu alderdiek Basoei buruzko Foru Araua hurrengo urtean onartu arte luzatzea proposatu dute.
Azaroaren 11n aurkeztu eta abenduaren 29an Bizkaiko Batzar Nagusietan bozkatuko den proposamen horren arabera, «moratoriak indarrean jarraituko du Bizkaiko Lurralde Historikoko baso baliabideen plangintza, antolamendua eta kudeaketa modu integralean arautuko duen Mendien Foru Arau berria indarrean jarri arte».
Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Maparen datuen arabera, eukalipto landaketek okupatutako baso-azalera %101 hazi zen 2005-2024 aldian, eta 26.153 hektarea hartzen zituen dagoeneko (22.923 Bizkaian, 1.707 Gipuzkoan eta 1.510 Araban). Horrek eukaliptoak baso azalera zuhaiztuaren %5,34 hartzen duela esan nahi du. Basoen Estatuko Inbentario Nazionalaren (IFN4) arabera, 2009ko datuak zaharkituak jastotzen dituenak, gutxienez 1.319 hektarea eukalipto daude naturagune babestuen sarean. Eta, Greenpeacek egiaztatu ahal izan duenez, «eukaliptoa landaketetatik kanpo naturalizatzen da, eta, beraz, azalera handiagoa hartzen du babestutako naturguneen barruan».
«Espainiar Estatuko iparraldean eta ipar-mendebaldean eukalipto landaketen hedapenak jarraitzen du. Indarrean dauden moratoriak 2030era arte luzatzea funtsezko erabakia da eukaliptizazio prozesu berririk gerta ez dadin, Galizian dagoeneko gertatu dena kasu. Ezin da onartu penintsularen iparraldeko basogintza sektorea zelulosaren ekoizpenaren monolaborantza ekonomikorantz joatea», adierazi du Lorea Flores EAEko Greenpeaceko koordinatzaileak.
Eukalipto landaketa berrien aldi baterako debekuak (Bizkaian, 2022tik 2025aren amaierara arte) koniferoen ordez eukaliptoak masiboki erabiltzea saihesteko ezarri ziren, koniferoen baso landaketetan sarraskia eragiten ari ziren zenbait baso izurriteren eragin larria zela eta.
Izurrite horien iraupenarekin batera, joan den azaroaren 4an frantziar Estatuak publiko egin zuen Landetako departamentuan (Akitania Berria) herrialdean izandako pinuaren nematodoaren (Bursaphelenchus xylophilus) lehen kasua agertu zela. Berri horrek erne jarri du berriro Euskal Herriko basogintza sektorea. Berriki, Galiziako Xuntak luzatu egin du, salbuespen batzuekin, eukaliptoari indarrean dagoen luzamendua.
«2022an Bizkaian eukaliptoaren luzamendua dekretatzeko erabakia izurriteek kaltetutako konifero sailak eukalipto landaketekin azkar ordeztearen ondorioz hartu zen. Eta suposatzen zen etorkizuneko Mendien Foru Arauak muga eta neurri handiak jasoko zituela landaketa horien hedapena geldiarazteko. Baina arazoek aurrera jarraitzen dute, eta klima aldaketa ekoizpen eredu horren krisia azkartzen ari da. Duela gutxi, gainera, pinuaren nematodoaren agerraldi bat izan da Frantziako Landetan, intsektu hegalarien bidez distantzia handietara hedatzen den izurria», adierazi du Floresek.
Horregatik, Greenpeacek Bizkaian eukaliptoaren aldi baterako debekua 2030era arte luzatzea eta Araba eta Gipuzkoara ere zabaltzea eskatu du.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
