
‘Samsara’, 2023ko lanarekin, kritikari eta Zinema Jaialdi ezberdinen oniritzia lortu ostean, Lois Patiño zinegile galiziarra lan berriarekin itzuli da: ‘Ariel’.
Agustina Muñoz, jatorri galiziarreko aktore argentinarra, bere familia bisitatzera joango da Portugaleko mugan dagoen herri galiziar batera. Amonak haurtzaroa eman zuen etxean dago, eta egun horiek aprobetxatuko ditu William Shakespeareren ‘Ekaitza’ liburuaren portugesezko testua entseatzeko.
Izan ere, antzerki konpainia batek gonbidatu du Azoreetako artxipelagoko uharte batean antzezlan batean parte hartzera. Itsasontziz joan da, baina iristen denean ez du konpainiako inor aurkituko; ezta ikuskizunari buruzko informaziorik ere.
Matias Piñeiroren eta Lois Patiñoren ideia batetik abiatuta sortutako filma da. «Askatasunaren ideia jorratzea interesatzen zitzaigun, baita askatasunaren beldurraren eta bizitzeko abenturarako gonbidapenaren ikuspegitik ere. Gure pertsonaiak, aukeramenaren gabeziaz jabetuta eta existentziazko zalantzaz beteta, ideia honen inguruan eztabaidatuko dira», dio zuzendariak.
Lantaldean berriki ‘Balearic’ filma estreinatu duen Ion de Sosa gipuzkoarra topatuko dugu, kasu honetan argazkia zuzentzeaz arduratu da; Irati Gorostidiren ‘Aro Berria’-n ere berak egin du argazkilaritza lana.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

