
Ertzaintzaren negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuekin izandako bileren ondoren, eta mahai horretan ordezkaritza duten lau sindikatuen hauteskundeetarako deialdi-eskabidea jaso ondoren, Segurtasun Sailak erabaki du hauteskunde sindikalak 2026ko martxoaren 26an egitea.
Horixe da, hain zuzen, lau sindikatuetatik hiruk proposatutako data. Indarrean dagoen erroldaren arabera 7.482 ertzainek izango lukete botoa emateko aukera. Araban 1.456 ertzain lirateke, Bizkaian 3.898 eta Gipuzkoan 2.128. Guztira 17 ordezkari aukeratuko dituzte Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Aurreko hauteskunde sindikalak 2022ko otsailaren 10ean egin ziren eta gaur egun hauxe da sindikatuek Ertzaintzan duten ordezkaritza: ErNE, 22 ordezkari; Esan, 20 ordezkari; Euspel, 10 ordezkari; SIPE, 7 ordezkari; eta ELA, 4 ordezkari. Hala ere, negoziazio-mahaian ordezkaritza dute ErNe, Esan, Euspel eta SIPE sindikatuek bakarrik.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak bihar publikatuko duen Segurtasuneko sailburuaren aginduaren arabera, hauteskunde-kanpaina martxoaren 10ean hasiko da eta martxoaren 24an amaitu. Hauteskundeak martxoaren 26an izango dira, eta Segurtasun Sailaren ardura izango da Ertzaintzako sindikatu-hauteskundeak gauzatzeko beharrezko baliabideak jartzea.
Plusak eta auto berriak
Joan den urtean Lakuako Gobernuak akordio bat sinatu zuen ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuekin, 2028 urtera arte indarrean egongo dena. 4.200 euroko soldata igoera jasotzen du akordioak, plusen bidez. Guztira 45 milioiko inbertsioa egingp du Sailak.
Gainera, kotxe berriak erosi ditu Sailak. 300 BMW erosi ditu. Bakoitzeko 70.000 euro ordaindu ditu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
