
‘Atzo, gaur eta beti ikasleak lehen lerroan’ lemapean, «memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna erdigunean jarriko dituzte bi greba egunekin» bat egin du Ikamak martxorako.
Horietako lehena martxoaren 3an izango da, «espainiar poliziak Gasteizen bost langile erail zituenetik 50 urte beteko direla eta, memoria historikoaz eta ikasle mugimenduak transmisioan zein langile borrokan daukan garrantziaz jardun nahi dutela» dio Ikamak.
Hori dela eta, ikasle greba deitu dute egun horretarako. Gainera, maila nazionaleko mobilizazioa egingo du ikasle antolakundeak Gasteizen 12.00etan Elurretatik abiaturik.
Gutxieneko soldata erabakitzeko
Martxoren 17an, bestalde, euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorerra batzen dela azaldu du Ikamak. Gauzak horrela, ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. SMI 1.500 €. Mejorar salarios para repartir la riqueza’ lelopean mobilizatuko den sektoreetako bat euskal ikasleria izango dela nabarmendu dute. ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde dira greba hau deitzen duten sindikatuak.
«Greba honetan ‘burujabetza ariketa bat’ planteatzen dela eta ikasleriak bertan ezinbesteko papera betetzen duela argi daukate», azpimarratu du Ikamak ohar batean.

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

Sarandon se interesa por los presos vascos antes de los Goya: «Estaban en cárceles muy lejanas»

Condenan a dos años por golpear a su mujer al coronel responsable del polígono de Bardenas

EEUU e Israel atacan a Irán y dan por muerto a Ali Jamenei
