INFO

Brontzezko domina gabe geratu da Sugoi Uriarte judoka gasteiztarra

Sugoi Uriarte judoka gasteiztarrak ezin izan du brontzezko domina lortu -66 kilotako modalitatean. Hala ere, emaitza bikaina lortu du bere lehen Jokoak direla jakinda.

 

Judoka hungariarrak jokatuko du finala Sugoi Uriarteri irabazi eta gero. (Johannes EISELE/AFP)

Sugoi Uriarte Gasteizko judokak galdu egin du brontzezko domina lortzeko borroka Jun Ho Cho korearraren aurka. Epailearen erabaki batek markatu du hirugarren postua irabazteko borrokaldia. Hala eta guztiz ere, emaitza ona dela esan daiteke bere lehenengo Olinpiar Jokoak direla kontutan hartuta.

Lasha Shavdatuashvili izan da txapelketako garailea.

NAIZen webgune berezian Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia jaso daiteke.