INFO

Real Madrilek Essien fitxatu du eta Llorentek Athleticen jarraituko du

Erdilari afrikarra Chelseak utzita heldu da Mourinhoren taldera eta azken uneko ezusteko nagusia izan da Malagak egindako fitxaketekin batera. Euskal taldeetan ez da mugimendurik eman, baina Athleticek hilabete bat gehiago izango du.


Fitxaketak egiteko merkatua gauerdian itxi dute Espainiako Ligan. Aurreko urteekin alderatuz, ez da fitxaketa garrantzitsurik izan eta ezusteko nagusia Real Madrilera Essien erdilari afrikarra heldu dela Chelseatik izan da.

Essiek urtebetez utzita jokatuko du eta bere fitxaketak Lass Diarra Anzhi taldera  saltzea suposatu du.

Real Madrilekin batera Malaga izan da merkatua gehien astindu duen taldea, nahzi eta arazo ekonomiko larriak izan. Azken orduetan Saviola eta Santa Cruz aurrelariak eta Onyewu erdiko atzelaria fitxatu ditu.

Egunkari ezberdinek zabaldu dutenez, Athleticek interesa agertu du Malagan jokatzen duen Monreal nafarrarengatik eta talde andaluziarrak 12 miloi euro eskatu ditu.

Athleticek hilabete bat gehiago izango du fitxaketak egin ahal izateko Javi Martinezen etete klausularen ordainketa fitxaketen epea bukatzeko 10 egun baino gutxiago geratzen zirenean gertatu delako.

Bestalde, Llorentek Bilbon jarraituko du eta David Lopez eta Ustaritzek taldea utzi dute.

Realak eta Osasunak ez dute fitxaketarik egin. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte hirugarren jardunaldiko partidak.

Osasunak 16.00etatik aurrera jokatuko du Vigon Celtaren aurka eta Reala gaueko 22.00etatik aurrera arituko da Mallorcan.