Athletic bakarrik geratu da sailkapeneko lehen postuan
Bostgarren garaipena erdietsi du Lezaman talde zuri-gorriak Collerenseren aurka (4-0). Realak berdinketa bat eskuratu du Valentzian (1-1) eta Lagunak taldeak aldu egin du Sant Gabriel-en kontra. (4-0).
Naiz.info
Bilbo
Athleticek oso indartsu hasi du denboraldia eta bostgarren garaipena lortu du Lezaman Collerenseren aurka. 4 eta 0 irabazi dute zuri-gorriek eta sailkapeneko lehen postuan bakarrik geratzeko balioko die.
Izan ere, Athleticekin berdinduta zegoen Rayo Vallecanok etxean berdindu du-eta.
Bestalde, Realak berdinketa bat lortu du Valentziaren aurka (1-1) eta Lagunak taldeak berriz, punturik eskuratu gabe jarraitzen du. 4 eta 0 galdu dure Sant Gabriel taldearen zelaian.