INFO

Caja Laboralek beste garaipen bat lortu du eta Bilbao Basketek luzapenean galdu du

Estudiantesen etxean 68 eta 72 irabazi dute. Tabakek taldea hartu zuenetik 13. garaipena da jarraian. Bilbao Basketek luzapenean galdu du Valentziaren aurka (113-111).


Caja Laboral gero eta indartsuago dago. Hamahiru garaipen eskuratu ditu jarraian Zan Tabakek taldea hartu zuenetik.

Estudiantesen aurka irabazi ondoren Koparako saikatu dira eta zerrenda buruak izango dira.

Beste alde batetatik, Uxue Bilbao Basketek galdu egin du Valentziaren aurkako lehen partida. Luzapenean jaso dute porrota norgehiagoka oso estu joan baita eta azkenean 113-111 galdu dute.