INFO

Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak

Bilbotarrak Bartzelona gainditu dute Miribillan jokatutako partidan (82-70). Laboral Kutxak berriz, 82-75 irabazi dio Unicajari. Azken bi minutuetan erabaki dira bi norgehiagokak.

Denboraldiko lehen garaipena lortu du Bilbao Basketek. (ARGAZKI PRESS)

Bilbao Basketek denboraldiko lehen garaipena lortu du Bartzelonaren aurka ligako seigarren jardunaldian. Bizkaitarrek lehen zati ona jokatu dute, eta Bartzelonak ezin izan du markagailuan alde handirik lortu.

54 eta 57  galtzen abiatu dute azken laurdena etxekoek, baina garaipenaren bila atera dira eta buelta eman diote. Bartzelonak ez du amore eman azken unerarte, baina azkenean denboraldiko lehen porrota jaso du ligan.

Beste alde batetik, Laboral Kutxak 82-75 irabazi dio Unicajari eta hirugarren garaipena lortu du ligan. Partida oso parekatua izan da eta Scariolok zuzentzen duen taldeak gogotik lan egin behar izan du garaipena lortzeko.