Kopa jokatzeko txartela eskura dauka Baskoniak
Gasteiztarrek partida garrantzitsua irabazi dute CAI Zaragoza taldearen aurka (92-83). Nocioni eta Pleissek gidatu dituzte etxekoak.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Laboral Kutxak garaipen oso garrantzitsua eskuratu du CAI Zaragoza aurkari zuzenaren kontra (92-83). Garaipenarekin, gasteiztarrek eskura dute Kopa jokatzeko txartela.
Baskoniak partida ona egin du eta Nocioni eta Pleiss erabakigarriak izan dira. Datorren asteko partida irabaziz gero, Baskonia Kopa jokatzeko sailkatuko da.