Baskonia nagusi izan da Joventut taldearen aurka (100-71)
Partida hasieratik irabazteko asmoa erakutsi dute gasteiztarrek eta erraz gainditu dute Joventut. Odomek ezin izan du jokatu lesionaturik jarraitzen baitu. Gipuzkoa Basketek galdu egin du Unicaja Malagaren kontra (81-55).
naiz.info
gasteiz
Laboral Kutxa Baskoniak beste garaipen garrantzitsu batekin eman dio bukaera asteari. Euroligan Panathinaikosen kontra ezusteko garaipena eskuratu ostean, Joventut taldea (100-71) uste baino errazago gainditu du bere etxean.
Lehen laurdenetik erdi erabakita utzi du neurketa Baskoniak. Atsedenaldira 18 puntuko abantailarekin iritsi da eta aldea handituz joan da bukaerararte.
Bestalde, Gipuzkoa Basketek galdu egin du Unicaja Malagaren aurka (81-55).