Donostian emango diote azken agurra Nestor Basterretxeari
Arratsaldeko 20.00etan Donostiako Zorroagan egingo den ekitaldi zibilarekin jasoko du azken agurra Nestor Basterretxeak.
Nestor Basterretxea euskal sortzaileari gaur emango diote bere ingurukoek azken agurra. Arratsaldeko 20.00etan ekitaldi zibila egingo da Donostiako Zorroagan, berak hil aurretik eskatu bezala.
Basterretxearen gorpua familia artean erraustuko dute eta bere errautsak bi toki ezberdinetan banatuko dituzte. Batetik, Bermeon, Izaro uhartean, Basterretxearen jaioterrian. Eta, bestetik, Hondarribian, Jaizkibelen, bere bizilekuan.
Basterretxea pasa den larunbatean hil zen Hondarribiako bere etxean, 90 urte zituela. Sortzaile nekaezina, euskal sorkuntzaren emari garrantzitsuenetakoa izan zen. Eskulturara bereziki lotua, zinemagintzan ere lan garrantzitsuak egindakoa zen Fernando Larruquertekin batera (‘Pelotari’ eta ‘Ama Lur’).
Euskararekin eta euskal kulturarekin oso konprometitua, Arantzazuko margolanak edo ‘Serie Cosmogonica Vasca’ bezalako lanak utzi ditu ondare gisa.