Alaves eta Osasuna aurrez aurre iralaren 10ean, Kopako bigarren kanporaketan
Alaves eta Osasuna aurrez aurre izango dira irailaren 10ean Mendizorrotzan, Kopako kanporaketaren bigarren jardunaldian.
NAIZ
GASTEIZ
Kopako zozketa egin dute gaur Madrilen eta Bigarren Mailako bi taldeak elkarrekin egokitu dira.
Hala, Alaves eta Osasuna aurrez aurre izango dira irailaren 10ean, Mendizorrotzan, Kopako kanporaketaren bigarren jardunaldian. Partida bakarra izango da.
Arabarrek eta nafarrek bi partida jokatuko dituzte segidan lau egunen buruan, izan ere Ligako hirugarren jardunaldian ere elkarren aurka jokatuko dute, baina kasu horretan Sadarren.