Ezkurdiak eta Zabaletak txapeldunak gainditu dituzte
19-22 irabazi dute Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolaren kontra Eibarko Astelenan jokatutako partidan.
NAIZ
Ezkurdiak eta Zabaletak ezustekoarekin abiatu dute Binakako Txapelketako iazko txapeldunak, Irujo-Barriola, gainditu ostean (19-22).
Neurketa berdindua eta gogorra izan da hasieratik. Azken txanpan, nekea nabari dute pilotariek eta gazteek eraman dute Binakakoaren lehenengo puntua.