INFO

Deportivo-Reala, Granada-Eibar eta Athletic-Bartzelona BBVA Ligako 1. jardunaldian

2015-2016 denboraldiko BBVA Ligako egutegia zozketatu dute gaur Madrilen. Abuztuaren 22-23ko asteburuan hasiko da txapelketa eta lehen jardunaldian Realak Deportivoren aurka jokatuko du A Coruñan, Eibarrek Granadaren aurka Andaluzian, eta Athleticek etxean jasoko du Bartzelona.

BBVA Ligako 2015-2016 denboraldiko lehen jardunaldia. (laliga.es)

BBVA Ligaren 2015-2016 denboraldiko egutegia zozketatu dute gaur Madrilen. Abuztuaren 22-23ko asteburuan hasiko da txapelketa eta lehen jardunaldian Realak Deportivoren aurka jokatuko du A Coruñan, Eibarrek Granadaren aurka Andaluzian, eta Athleticek etxean jasoko du Bartzelona.

Euskal derbiei dagokionez, Eibarrek eta Athleticek 2. jardunaldian jokatuko dute elkarren aurka Ipuruan (abuztuak 29-30) eta 21. jardunaldian San Mames Barrian (urtarrilaren 21ean).

Realak eta Athleticek 6. jardunaldian jokatuko dute Anoetan (iralak 26-27) eta 25. jardunaldian San Mames Barrian (otsailak 20-21).

Eibarrek eta Realak 14. jardunaldian jokatuko dute Anoetan (azaroak 28-29) eta 33. jardunaldian Ipuruan (apirilak 16-17).

Ligako klasikoa azaroaren 7-8ko asteburuan jokatuko dute Real Madrilek eta Bartzelonak Santiago Bernabeun (12. jardunaldian), eta Camp Nouen apirilaren 2-3ko asteburuan (31. jardunaldian).