Asteburuko bigarren bandera eskuratu du Urdaibaik
Asteburuko bigarren bandera erdietsi dute «Bou Bizkaia» traineruko mutilek, Boiron irabazita. Modu honetan, oraino Hondarribiak manetzen duen San Miguel ligako lidertzara gerturatu dira.
NAIZ
BOIRO
Erakustaldia eman eta asteburuko bigarren bandera irabazi du Urdaibaik, Boiroko uretan. Garaipenak gaur-gaurkoz Hondarribiaren eskuetan jarraitzen duen San Miguel Ligako lidertzara gerturatzeko balio die «Bou Bizkaia»-ko arraunlariei.
Eguneko beste irabazlea Cabo izan da, estropadan hirugarren egitea lortu baitu. Tiranek, aldiz, huts egin du, zortzigarren amaituz.
Boiroko banderaren sailkapena:
1.- Urdaibai
2.- Hondarribia
3.- Cabo
4.- Astillero
5.- San Juan
6.- Orio
7.- Kaiku
8.- Tiran
9.- Zierbena
10.- San Pedro
11.- Zumaia
12.- Portugalete