Hibaika, azkarrena ustekaberik utzi ez duen emakumeen Kontxako sailkatze proban
Hondarribia, A Cabana eta Colindres geratu dira igandean ospatuko denemakumeen Kontxako banderatik kanpo. Oreretako Hibaika trainera izan da azkarrena 11:22ko denborarekin.
NAIZ
DONOSTIA
Igandean ospatuko da Donostian Kontxako bandera eta gaur sailkatze proba lehiatu dute emakumeek. Bertan Hibaika izan da onena. Errenteriako neskek 11:22ko denbora markatu dute. Hiru segundu gehiago behar izan ditu San Juanek eta hamairu Oriok.
Haiekin batera izanen dira igandeko lehian Cabo, Zarautz-Getaria, Hernani eta Deustu, baita gonbidatua den Donostia Arraun ere. Egongo ez direnak, aldiz, Hondarribia, A Cabana eta Colindres dira.