INFO

Marie Louis «tximista» eta orain «helduagoa» den Else Karsten aurkeztu ditu Bera Berak

Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko arduradun Tati Garmendiak urtarrilean fitxatu dituen bi jokalariak aurkeztu ditu ostegun honetan, urteko lehen entrenamendua burutu aurretik: Marie Louis Frantziako ezker hegalekoa eta Elke Karsten Argentinako ezker albokoa.

Marie Louise eta Elke Karsten, erdian Tati Garmendia dagoela. (BERA BERA)

Aurkezpen eguna izan da gaurkoa Super Amara Bera Berarentzat duela egun batzuk iragarri zituen bi fitxaketa berriekin. Horietako batek, Elke Karstenek alegia, bigarren aurkezpena du Donostiako taldearekin, bigarren etapa izango baitu bertan 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan bertan jokatu ostean. Denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua. Orain arteko taldean taldekide izan den Marie Louisentzat, aldiz, lehenengo esperientzia izango da Ligako liderra den taldean eta denboraldi bat gehiagorako sinatu du.

Tati Garmendia Bera Berako arduradunak aditzera eman duenez, «denbora eman dugu, batez ere, ezker hegalekoa bilatzen, eta Bourg de Peage-n gertatu denarekin, Marie Louisi buruz hitz egin ziguten, Elkerekin harremanetan jarri ginen, eta erreferentzia onak eman zizkigun, eta elkarrizketa horietan Elkerekin akordio ere gauzatu genuen».

Garmendiaren iritziz, «Karstenek lasaitasuna behar du orain, egoera dela eta etortzea erabaki du eta klubak badaki ondo etorriko zaiola Liga ezagutzen duelako». Marie Louisek, berriz, «ekarpen handia egin dezakeela» uste du, «hizkuntza eta beste liga bat jokatzea moldaketa fase bat beharko du baina hegalekoa izanda errazago izango da».

Karstenek hartu du hitza ondoren eta «eskerrak» eman dizkie «Tati, Imanol eta klubari ateak ireki dizkidalako». «Oso garrantzitsua izan da, aukera eman zidatenean ez nuen asko pentsatu, ezagutzen dudan lekua da, badakit zein klub den, nola jokatzen duen, jendea ezagutzen dut eta une honetan lasai egotea baino gauza hoberik ez dago». Argentinarrak honakoa gaineratu du: «Oso pozik nago aukera hau izateagatik, eta, jakina, taldeari datozen helburuak lortzen laguntzen saiatuko naiz».

Lehenengo etapatik asko aldatu ote den galdetuta, Karstenek onartu egin du «baietz». «Gazteago nintzela joan nintzen, eta gaur egun uste dut asko hazi naizela kirol mailan eta maila pertsonalean, eta espero dut Elke berri honekin taldeari laguntzea, nolabait esateko». Hungariako Ligan DVSC Schaeffler taldean, Norvegiako Moldean eta Frantziako Energie Ligako Bourg de Peage taldean aritu da ondoren. «Urte batzuk igaro dira, joan nintzenean nahiko gaztea nintzen, beste liga lehiakorrago batzuetan jokatu dut, eta beste bizimodu batek hazten laguntzen dizu». Hala ere, «etxetik irten nintzenean nuen gogo bera izaten jarraitzen duela» aitortu du, eta «nire helburua oso maila onean egotea eta taldeari Kopa eta Liga lortzeko ekarpena egitea da. Gero, aurrerago ikusiko da zer gertatuko den».

Marie Louise «tximista»

Bestalde, Marie Louise ezkerreko hegalekoak 22 urte ditu eta 1,70 m neurtzen du. Besteak beste, Marta Mangue izan du taldekide eta azken honek «komentario bikainak» egin zizkiola aitortu du. Horrez gain, «partidak ikusi dituela» ere gaineratu du, «Bera Beran jokalari frantziar batzuk egon direla» bazekien, «Frantziatik irteteko gogoa zuen eta une aproposa da». «Maila handiko taldea da Bera Bera», azpimarratu du.

Hedabideek hegaleko jokalari modua definitzeko eskatu diote, eta kategorikoa izan da: «tximista». Gainera, uste du «Bera Beraren joko azkarra ondo datorkidala, eta nik ere ekarpen handia egin diezaioket taldeari, bereziki bizia naiz eta gaztea, defentsan ere, bigarren postuan aritzen naiz».

Aurkezpenaren ondoren, Karsten – Menendez, Arrojeria, Etxeberria eta Sara Gilekin bakarrik egon zen aurreko etapan- eta Marie Louis Bidebietan urteko lehen entrenaldia burutu dute.