Ekimenaren soinu bandari loturiko koreografia dantzatu dute bildutakoek. (Mundumob)
Elkarrizketa Ainhoa Arrospideri (Gipuzkoa Zero Zabor)

[Info7 irratia] Larunbatean, Orendainen abiatu zuten Mundumob ekimena Gipuzkoa Zero Zabor ekimeneko kideek eta herri txiki hau ez dute kasualitatez hautatu. GZZko Ainhoa Arrospidek nabarmendu duenez «Orendain Euskal Herriko lehenengo Zero Zabor herria da» eta «Mundumob hemen abiatuta, orendaindarrei ahaleginaren aitortza egin nahi diegu». Ekimen honen bitartez, Gipuzkoa Zero Zabor plataformako kideek «iraunkortasunaren aldarrikapena» Gipuzkoa osora zabaldu nahi dute eta beti bezala, modu alaiean egingo dute hori. Gipuzkoa Zero Zabor ekimeneko Ainhoa Arrosdpidek azaldu digu guztia.

2013 MAI. 06
Loading...