Barkoxeko pastorala
Lehen aldiz taularatu zuten barkoxtarrek, iragan uztailaren 27an, Ürrats kolektiboak pastorala. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Emanaldia aire librean izan zen, herriko plazaren ondoan den pentzean, 2.000 ikusle baino gehiagoren aitzinean. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Euskal Herriko borroka kolektiboen ibilbidea jorratu zuen, 60ko hamarkadatik gaur arte. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Antolaketa zorrotza ezarri zuen agerian lehen emanaldiak. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
75 heldu baino gehiagok eta hamar bat haurrek hartu dute parte antzezlan honetan. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Berrikuntza, besteak beste, lanaren gibelean diren pertsonen gaztetasunean datza, bai idazketan eta bai zuzendaritzan. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Proposamena berritzailea izateagatik ezaugarritzen bada ere, pastoralaren kodeak errespetatu dituzte. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Egileen gehiengoak lehen aldikoz idatzi du pastoral bat, eta horretarako, dokumentazio lan sakon bat eraman du aitzinera. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Testuaren koherentzia eta batasuna atxikiz, bakoitzaren begirada eta sentsibilitateak uztartzea izan dute erronka. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Frankismoaren garaian Enbataren sortzetik Bake Bidea-ra arte, tokiko borrokak azaleratu dituzte Barkoxe eta inguruko herritarrek. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Pastoralaren ohiko moldeak hautsiz, kontakizuna pertsonaia historiko jakin batean zentratu ordez, egile gazteek itzalean lan egin duten emazte eta gizonenak lehen lerroan ezarri dituzte. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Obraren agerraldi eta kantuen idazketa kolektiboa izan da, zazpi herritarren artean banatua, hain zuzen ere. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala
Pastoralaren ondoko emanaldiak agorrilaren 2an (20:30ean) eta 10ean (15:30ean) iraganen dira. (Guillaume FAUVEAU)
Barkoxeko pastorala, herri baten dinamika kolektiboa

Etxahun elkarteak antolatuta, uztailaren 27an, igandez, Barkoxen taularatu zuten herritarrek prestaturiko pastoral berritzailea. 2.000 ikusle baino gehiagok, Euskal Herriko hamaika txokotatik heldutakoak, Ürrats Kolektiboak pastoralaren lehen emanaldiaren lekuko zuzenak izan ziren.

Emanaldi berriak iragarriak dira agorrilaren 2an, iluntzean, eta hilaren 10ean, arratsaldez.
Sartzeak Mauleko Xirikota esne-dendan, Barkoxeko Garat okindegian, Atharratzeko Vival dendan eta Etxahun elkartearen HelloAsso webgunean eskuratu daitezke.

2025 UZT. 30