Lesakatik abiatu da «Puzzlea osatu arte» Sareren udaberriko ekimena
Lesakatik abiatu da larunbat goizean Sareren «konponbidearen puzzlea» udaberriko ekimena, 28 herritan geldialdiak egingo dituena. Bi egunetan zehar, 28 geltoki eta aldarri bat: hiri eta herri horietan diren 57 preso, oraindik salbuespen neurrien pean guztiak, ahalik eta azkarren etxerako bidean izatea, gainerakoekin batera.
2025 MAI. 18