Amagoia Bilbao

Izokin ketu eta Mascarpone enpanadilak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 125 ml ur, 100 g irin, 3 koilarakada olio, arrautza erdia, gatza. Betegarria: 150 g Mascarpone gazta, 200 g izokin ketu, 10 intxaur, 2 tomate, gatza, aneta, ezkaia.

Zailtasuna                              3

Orea:
1. Berotu ura, olioa eta gatza. Irakiten hasten denean, sutatik kendu, irina bota eta etengabe irabiatu, ondo nahastu arte.
2. Arrautza gehitu eta nahastu. Hozten utzi.
3. Zapi busti batekin estali, hozkailuan sartu eta bi orduz beratzen utzi.
4. Mahai batean irina bota. Arrabola batekin orea zabaldu, 2 milimetroko lodiera lortu arte.
5. Sagardo baso batekin zirkuluak egin.
Betegarria:
1. Izokina txikitu.
2. Intxaurrak zuritu eta txikitu.
3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu, olio, gatz eta ezkai pixka batekin erregosi.
4. Izokina, gazta, tomatea eta intxaurrak nahastu. Behar adina aneta bota.
Bukatzeko:
1. Zirkulu bakoitzaren erdian nahasketa jarri. Erditik tolestu eta sardexka batekin elkarren kontra zapaldu ertzak.
2. Irabiatutako arrautzaz pintatu eta hozkailuan ordu betez edo sartu.
3. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 12-15 minutuz, orea gorritu arte.
Edo, zartagin batean olio ugari berotu eta enpanadilak frijitu.
Entsaladarekin lagundu.