
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun gorri, 80 g kinoa, tipula bat, 3 baratxuri ale, arrautza bat, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean babarrunak, gatza eta litro eta erdi ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Ondo xukatu eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Tipula eta baratxuriak txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
4. Eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi, gehitu ur irakina eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
5. Babarrunak, kinoa, perrexila, arrautza eta barazkiak nahastu.
6. 16 bola egin eta zapaldu, irin integraletik pasatu.
7. Plantxa bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, gorritu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun gorri, 70 g kinoa, porru bat, 150 g perretxiko, koilarakada bat soja saltsa, irin integrala, olioa, kurrya.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak eta kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Babarrunak, kinoa, soja, barazkiak, kurrya eta irin pixka bat nahastu.
Aurreko errezetan bezala bukatu.

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años
